Elgoibarko udaleko batzar aretoan
ikasleek alkateari, Ane Beitiari,
Aegnda 21eko proposamenak aurkezten.
2017-16 ikasturte honetako gaia: BIOGEODIBERTSITATEA izan da.
Ikasleen proposamen bakoitzaren ostean
alkateak erantzuna eman zien.
Batzar aretoan eskolako ikasleak adi adi entzuten.
Maialen, Iker eta Goiatz LH5eko proposamenak aurkezten.
Herri Eskolako zein Ikastolako ikasleak
batzarrean elakarrekin parte hartu zuten.
Udal batzarrean aurkeztu ziren proposamenak honako hauek izan ziren:
BIOGEODIBERTSITATEA
Kaixo gu, Elgoibarko Herri Eskolakoak gara, 5. mailako ikasleak eta irakasleak gatoz.
Egindako lana:
Elgoibarko
paisaiari buruzko hausnarketa burutu genuen. Bertan 29 tokiren
balorapena egin genuen, zein egoeretan zeuden aztertuz. Horietatik
hobetzeko premia zuten batzuk aukeratu eta gure proposamenetan ezarri
genituen.
Bestalde,
Elgoibarko Sigma auzoko sill geologikoari arreta berezia eskaini diogu.
EHU/UPV unibertsitateko geologi departamentuaren txostena eskuratu
genuen, eta geruza bolkaniko horrek duen garrantziaz jabetu ginen.
Sigman bizi den ikasle batek argazkiak atera zituen gure proposamena
hobeto azaltzeko.
Jarraian ikasleok alkateari udal batzarrean aurkeztutako proposamenak eta konpromisoak adieraziko ditugu:
1-Geologi
aldetik interes gune garrantzitsuak diren tokiak babestu eta ezagutzera
eman: Sigma auzoan dagoen haitz geruza berezia, sill geologikoa,
babestu. Bide batez ezagutzera eman, Mutriku-Deba geoparkekoekin
harremanetan jarriz.
Proposamen honek EHU/UPVko geologi departamenduaren babesa izan du, eta alkateari beraiek eginiko txostena eman diogu: Informazioa gehiago:
http://www.ingurumena.ejgv. euskadi.eus/r49-u95/eu/ contenidos/informacion/lig/eu_ def/adjuntos/039.pdf
Proposamen honek EHU/UPVko geologi departamenduaren babesa izan du, eta alkateari beraiek eginiko txostena eman diogu: Informazioa gehiago:
http://www.ingurumena.ejgv.
Konpromisoa: Plaka informatibo bat sortu eta zonaldearen publizitatea egin era
digitalean.
2-Erlategiak bultzatzea. Polinizatze fasean garrantzi handia dute, eta landare askoren iraupenerako ezinbestekoak dira erleak. Erleen desagertzeak ingurumenean eta ekonomian ondorioak izango lituzke.
Konpromisoa: Erleen garrantziaz jabetuz, eta beraien lana errespetatu.
3-Lantegietako horma zikinak berriztu: grafitien edo muralekin, gazteen laguntzarekin.
Konpromisoa: Prest egongo ginateke berrizte lanetan parte hartzeko, grafitiak egiten adibidez, eta gure laguntza eskaintzen dugu.
4-Moru mendiko brontze garaiko aztarnategia atondu: bertara iristeko bidea garbitu eta bertako zuhaitzak landatuz. Kartelak ingurunearekin bat etortzea zaindu.
Konpromisoa: Landatzen diren zuhaitzak landatzeko laguntza eskaini. Kartelak sortu eta bertan jarri.
5-Zauritutako animalientzat gotorlekuak eraiki.
Konpromisoa: Animali gaixoekiko begirunea izan, eta zaintzeko tokietara bideratu zaurituta eta galduta aurkitzen ditugun animaliak.
6-Elgoibarko paisaiaren eremu degradatuen ( harrobi abandonatuak, hondakin isuritegi ilegalak etab) inbentarioa egitea eta berreskuratzeko plangintza egin.
Konpromisoa: Eremu degradatuak jakinez gero nagusi bati adierazi:guraso,irakasle,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina