Aurtengo gure azken proiektua tramankuluen ingurukoa izan da. Herriko Antzokian Jose Ramon Soroizek tramankuluen bidez istorio eta ipuinak kontatu zizkigun. Oso momentu atseginak bizi izan genituen bertan eta geu ere gaiaren inguruan lanean jarri ginen.
Etxetik ekarritako tramankuluak aztertu, euren deskribapen bilduma bat egin, beste geletakoei aurkeztu eta beste hainbat ekintza egin ahal izan ditugu proiektu honetan.
Xabi Alberdi, Gurutze Gorriko laguntzailea, LH5Ako gelan egon zen.
"Gure gorputza" proiektuarekin lotutako lehen sorospenei buruzko argibideak eman zizkigun.
Urteak daramatzagu Plastikatik
Arte Hezkuntzarako bidea jorratzen eta aurtengoan, Artikertuz Ikerketa taldean
sortutako proiektu batean murgildu gara. Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren
baitako Altzoko Handiaren proiektuan hain zuzen.
Altzoko Handiaren opera oinarri
hartuta Arte Hezkuntzako tailerretarako 6 prozesu diseinatu ditugu. Diseinu lan
hauetan bidelagun izan ditugu Euskal Herriko Unibertsitateko Esti Aberasturi
eta Donostia 2016ko Andrea eta Aintzane Arte bitartekariak.
Proiektuari atzo eman genion amaiera VIctoria Eugenia antzokian Altzoko Handiaren opera ikusiz. Urte osoko lanari amaiera paregabea eman genion bertan.