Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak programatzen ikasten.
" Scratch " programarekin ikasleek primeran igaro zuten.
Kultura digitalaren astea:
-Programatzen ikasten - scratch -
- Zibersegurtasuna
" Kultura Digitalaren astearen " barruan,
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturik,
Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako ikasleek
programazio ezberdinen inguruko informazioa jaso dute.
Horretaz gain " Zibersegurtasunaren " inguruko azalpenak ere
modu eraginkorrean eskaini dituzte.
Bideo honetan " zibersegurtasnari " buruzko saioa ikus dezakezue,
bertan Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak zein irakasleak
gaiaren inguruan hitzegiten agertzen dira.
Rabia Karim Elgoibarko Herri Eskolako ikasleei azalpenak ematen.
Rabia Karim
" Scratch "en bitartez programatzea oso erreza da!
Aurtengo " Zuhaitz eguna " Moru mendiaren magalean ospatu genuen
Elgoibarko Herri Eskolako LH-6. mailako ikasleek,
Ikastolako ikasleekin batera,
mota ezberdinetako zuhaitzak landatu genituen:
GOROSTIA
LIZARRA
HARITZA
URKIA
Guztira 160 zuhaitz landatu ondoren, Moru tontorrera txorizo pila eta fruta jatera igo ginen.
Bukatzeko ikastetxeetako ikasle eta irakasleok Moru inguruan egindako
indusketaren azalpenak entzun genituen, argibide arkeologikoz beterik.
IKasleak Moru mendian ( 456 m ).
Suzane, Irati, Mara, Fabiana, Maren eta Ibania.
Elgoibarko Udaleko ingurumen teknikari Idoia Alvarezen azalpenak entzun
eta gero,
Gipuzkoako Foru Aldundiak ( Mendiak eta Natura Inguruneko
Zuzendaritzak ) aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago eman ditu aurten,
eta hala, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan du,
aitzurrak partekatu behar izan badituzte ere.