2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Karakatera igoera Geo-caching proiektuan

Karakatera igoera Geo-caching proiektuaaren barruan burutu genuen.

San Roken mapa irakurtzen.

Fernando gurasoaren laguntzarekin aldapan gora.

Taldean elkarrekin.

Lokatzarekin krema berria igurtzi dugu aurpegian.

Atseden tartean.

Iturrian ura edaten.

Karakate gailurrean( 742 m ).

Irrintzia botatzen.

Ondo eutsi buzoiari mutilak!

Ez galdu gezirik neskak!

Mapan gure gunea lokalizatzen.

San Blas opilak ere jan genituen indarrak berreskurtazeko.

Beraseta baserrian atsedena hartzen.
Mintxetako kirol gunean atletismoko pistan korrika.

Baloiarekin jolasten.

Aupa txapeldunak!

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

HAUSNARKETATIK SORKUNTZARA

Arte Hezkuntzako tailerretan 1.go eta 2. mailako ikasleekin, autore ezberdinen lanak hausnartu ondoren, euren arte lanak sortzen aritu gara. Oraingoan munduko injustizien ingurukoak izan dira arte lanak... Ikusi nahi?


2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Aho korapiloak eta txisteak

    AHO KORAPILOA

Marigorringo                                Tantarik tanta,                                                         
txurigorringo,                               euriak kanta,                              
bihar eguzki                                  hodeiak zutik eta
ala                                                  erreka etzanda!              
euri egingo?                  



            TXISTEAK

    Ume batek lagunari:

  • Nire aitak 10 urtetan ez du hilea moztu!!!
  • Zer da ba? Artista bat al da?
  • Ez, burusoila


     
    Mutil bat hain baxua hain baxua zen kanika bat     hartu zuenean esan zuela:
  • Mundua nirea da!!!!


2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

NORTZUK GARA

           4. D mailako ikasleak gara eta  gure eskualdea "DEBABARRENA" lantzen ari gara.
   Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak mapa baten kokatu genituen.
 Deba ibaia jarraituz eta gure herriaren inguruan dauden udalerriak aztertu genituen eta gure eskualdea Debabarrena, puzzle bat eginez osatu genuen.
Udalerri bakoitzaren biztanleria, azalera eta mendiak informazioa atera eta aztertu ondoren taulak egin eta barra diagrama baten bidez adierazten joan ginen.
 BIZTANLERIA
Udalerri bakoitzaren AZALERA.
Gure eskualdean dauden MENDI garrantzitsuenak.

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

SENDABELARRAK

LH 3B mailako ikasleak Lurraska proiektuaren barruan sendabelarrak lantzen ibili gara eta gaur ordenagailuetara joan gara eta binaka sendabelar bat hartu eta berari buruzko lantxo bat egin dugu.

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

LH 3.mailako ikasleek lehenengo proiektuari amaiera eman diote.
3A taldekoek ERIZAINAK proiektua landu dute.
3B taldekoek ZIRKOA proiektua landu dute.
3D taldekoek MOMIAK proiektua landu dute.
Hemen jartzen dizkizuegu proiektuen amaierako argazkiak.



         


2016(e)ko urriaren 11(a), asteartea

2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

Ikusi LH2B-ko ikasleok nola ikasi dugun gorputzaren funtzionamendua


                                     
                            
                            
                           



Buruz ikasten ere trebeak gaude, eh!

Hala ere ez zitzaigun lehenengoan atera guztia, ikusi ikusi...



2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

TRAMANKULUAK

Aurtengo gure azken proiektua tramankuluen ingurukoa izan da. Herriko Antzokian Jose Ramon Soroizek tramankuluen bidez istorio eta ipuinak kontatu zizkigun. Oso momentu atseginak bizi izan genituen bertan eta geu ere gaiaren inguruan lanean jarri ginen.
Etxetik ekarritako tramankuluak aztertu, euren deskribapen bilduma bat egin, beste geletakoei aurkeztu eta beste hainbat ekintza egin ahal izan ditugu proiektu honetan.

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

LEHEN SOROSPENAK

Xabi Alberdi, Gurutze Gorriko laguntzailea, LH5Ako gelan egon zen.
"Gure gorputza" proiektuarekin lotutako lehen sorospenei buruzko argibideak eman zizkigun.

Eskerrikasko Xabi!!!


Altzoko Handia


Urteak daramatzagu Plastikatik Arte Hezkuntzarako bidea jorratzen eta aurtengoan, Artikertuz Ikerketa taldean sortutako proiektu batean murgildu gara. Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren baitako Altzoko Handiaren proiektuan hain zuzen.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291123054324076977#slideshow/6291123054578785682

Altzoko Handiaren opera oinarri hartuta Arte Hezkuntzako tailerretarako 6 prozesu diseinatu ditugu. Diseinu lan hauetan bidelagun izan ditugu Euskal Herriko Unibertsitateko Esti Aberasturi eta Donostia 2016ko Andrea eta Aintzane Arte bitartekariak.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291120672268924769#slideshow/6291120725878846226
Proiektuari atzo eman genion amaiera VIctoria Eugenia antzokian Altzoko Handiaren opera ikusiz. Urte osoko lanari amaiera paregabea eman genion bertan.

2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

Kantuan

Pasa den ostiralean LH2koak Deba eta Mendaron ibili ginen egun pasa. Eskola Kantagintza programaren barruan 3 euskal abesti eskeini genizkien bi eskoletako ikasleei: Eztarrigo minez, Maritxuren bertsio propioa eta Sukalde orkestra.

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

Karakatera eskolatik historiaurreko aztarna megalitikoak ezagutzeko


 Elgoibarko Herri Eskolako LH6ko ikasleak Karakaten.

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6288318605226858673
Karakate gailurrean.
Historiaurreko proiektoan sakonduz, Karakateko gailurrerian dauden
aztarna megalitikoak ezagutzera abiatu ginen.

2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

LH2 Lekitton

Pasa den ostegun eta ostiralean LH2koak Lekitton izan ginen. Herria ezagutu, arraun, mendi buelta, Trinkete etxean bapo jan... EDARTO IBILI GINEN.

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Ikasleen sortean piztuz, Elgoibar argitu



Gaur Gipuzkoako Berriztapen jardunaldietan aurkeztu berri dugun bideoa

2016 Bertso emanaldia 4. MAILA

Ikasturte bukaerako bertso jaialdia maiatzaren 11an izan da Herriko Antzokian. Herri Eskolako 4. mailako eta Ikastolako 6. mailako ikasleek jardun dute.
Bertso saioko parte hartzaile batzuk

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

Historiaurrean bezala sua sortzen

José Julían Márquez Elgoibarko Herri Eskolako gurasoa,
sua nola sortzen den erakusten LH6ko ikasleei.
Horretarako pirita harria, ardagaia eta lastoa erabili zuen.
Harriekin txinparta lortu ostean ardagaian piztu zen,
eta ondoren lastoan sartuz eta putz eginez sua lortu zuen.

Julián artista bat zara!

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6280885112544957729#slideshow/6280885112918859730
Ikasleak Julianen azalpenak entzuten sua nola egiten den ikasteko.

2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Erdi aroko azalpena: Tours-eko guda

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6280407342412849601#slideshow/6280407345857638626
Gorkak " Tours-eko guda " azaldu zigun Egoitzen laguntzarekin.


Gorka Riosen azalpenak ikusi eta entzuteko klikatu bideoan.

Mila esker Gorka!

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Erroboten proiektua

6.mailako ikasleok erroboten proiektua aukeratu genuen lantzea. Gure proiektuaren prozesuaren nondik norakoak bertan ikus dezakezue eta baita egin genituen aurkezpenenak ere.

Diseinuak egiten:

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6280075461806100561#slideshow/6280075462285366082

Mugimenduak aztertzen:

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6280077174910714353#slideshow/6280077173025580834

Aurkezpena:

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6280090891669901521#slideshow/6280090912181678722

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Sua sortzen lehen gizakien modura Julianen eskutik



Elgoibarko Herri Eskolako gurasoa den José Julián Márquezek 
sua sortu digu historiaurrean egiten zen bezala. 
Horretarako pirita eta suharria elkar jotzean txispa lortu zuen.

Julianek ondoren zuhaitzen ardagai gainean jartzerakoan piztu egiten zen,
eta espartzuaren barruan sartuz, putz eginez sua sortu zuen.

Artista bat zara Julian!

2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

Buruhandiak

BURUHANDIAK SORTZEN

6. mailako ikasleak 2.hiruhilabetean zehar (8 astetan) buruhandiak egiten aritu gara. Bertan ikus dezakezue bai prozesua bai emaitza.

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/Buruhandiak#slideshow/6270069006637038290

2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Erdi Aroari buruzko proiektua

"Erdi Aroa ezagutzen" bideoa

LH-6ko ikasleek " Erdi Aroa"ri buruzko proiektua landu dute 
2015-16 ikasturteko 2. hiruhilekoan.

2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

6.mailakoak Zuhaitz egunean


Gaur martxoak 15, 6.mailako ikasleak Zuhaitz eguna ospaatu dugu eta guztion artean hainbat zuhaitz landatu ditugu San Antolin auzoan.

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/ZuhaitzEguna#slideshow/6262288098613890386

2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Mufomira bisita

MUFOMIRA BISITA

6. mailako ikasleak Mufomi museora bisitan joan ginen. Hemen dituzue bertako argazkiak.