2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

Elgoibarko eta Mendaroko ikasleak elkar ezagutzen

Elgoibarko eta Mendaroko ikasleak elkar ezagutzen.
Datorren ikasturtera begira, 2018-19,
bi herrietako ikasleek Elgoibarko Institutoan (DBH)
bat egingo dutenez, jolas kooperatibo ezberdinak
landu genituen 4 taldetan banaturik.
Bukaeran berriz elkarrekin jolastu genuen Bingora!

 Paraxutaren barruan marrazoak daude!

 Bolei manta

 Makil jolasa, koordinaketa prest!

 Brilet

Elkarbizitza lantzen institutora begira

Zuen bizitzako etapa berri honetan
zoriontsuak izan zaiteztela!


2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

Morkaikora irteera

2017-18 ikasturteari amaiera emateko 
6Akoak mendira abiatu gara: 
Morkaikora hain zuzen ere.

Bazkaltzera Mintxetara gerturatu gara,
eta bertan jolas ezberdinak burutu ditugu,
beti ere talde kohesioa helburu.

LH6A 2017-18

Mendiak ibili ostean,
hurrengo egunetan indarrak berreskuratzen ibili ginen.
Argazkian kurtso bukaerako merendolan gaude,
atzekaldean, kamiseta gorriarekin,
Peru agertzen delarik, gorputz heziketako irakaslea.