2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

Ikasten idazten: Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei laguntzen

Irakurketa-idazketa prozesuan murgildurik.




" Ikasten idazten "
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei laguntzen.



Kultura digitalaren astea: programatzen ikasten - scratch - eta zibersegurtasuna

Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak programatzen ikasten.

" Scratch " programarekin ikasleek primeran igaro zuten.

Kultura digitalaren astea: 

-Programatzen ikasten - scratch - 

- Zibersegurtasuna


" Kultura Digitalaren astearen " barruan,
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturik,
Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako ikasleek
programazio ezberdinen inguruko informazioa jaso dute.

Horretaz gain " Zibersegurtasunaren " inguruko azalpenak ere
modu eraginkorrean eskaini dituzte.

Bideo honetan " zibersegurtasnari " buruzko saioa ikus dezakezue,
bertan Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak zein irakasleak
gaiaren inguruan hitzegiten agertzen dira.












Rabia Karim Elgoibarko Herri Eskolako ikasleei azalpenak ematen.









Rabia Karim







" Scratch "en bitartez programatzea oso erreza da!

Nerea Atxaga informazioa azaltzen.


  

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Zuhaitzaren eguna 2019: Moru mendian zuhaitz berriak landatzen

Zuhaitzaren eguna 2019


Aurtengo " Zuhaitz eguna " Moru mendiaren magalean ospatu genuen
Elgoibarko Herri Eskolako LH-6. mailako ikasleek,
Ikastolako ikasleekin batera,
mota ezberdinetako zuhaitzak landatu genituen:
  • GOROSTIA
  • LIZARRA
  • HARITZA
  • URKIA
 Guztira 160 zuhaitz landatu ondoren, Moru tontorrera txorizo pila eta fruta jatera igo ginen.

Bukatzeko ikastetxeetako ikasle eta irakasleok Moru inguruan egindako
indusketaren azalpenak entzun genituen, argibide arkeologikoz beterik.

IKasleak Moru mendian ( 456 m ).

Suzane, Irati, Mara, Fabiana, Maren eta Ibania.
Elgoibarko Udaleko ingurumen teknikari Idoia Alvarezen azalpenak entzun eta gero,
Gipuzkoako Foru Aldundiak ( Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak ) aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago eman ditu aurten, eta hala, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan du, aitzurrak partekatu behar izan badituzte ere.