2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

ELKARRIZKETA ENEKO SAGARDOYri

Igaro den ostiralean, LH 4.maila Dko ikasleek elkarrizketa egin genion Eneko Sagardoy aktore durangarrari. Hiruhilabete honetan, "elkarrizketa" ari gara lantzen gelan, eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera aparta izan genuen. 

Hemen daukazue bideoa:

Eneko Sagardoy Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin hizketan.

Elkarrizketa prestatzeko, aktoreari buruzko informazioa jaso genuen lehenengo. Horretarako, bere biografia irakurri genuen, baita aurretik egindako zenbait elkarrizketa ikusi ere. Gainera, "Handia" pelikularen zatitxo batzuk ere ikusi genituen, eta hori guztia egin ondoren, galderak prestatzen jardun genuen egun batzuetan zehar. 

Hasiera batean urduri xamar bageunden ere, pozarren jaso genuen Enekoren bisita. Gauza asko kontatu zizkigun eta oso gustura ibili ginen galderak egiten.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina