2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala

LH5Bamesgaiztoak

   ALEMANIAKO HILTZAILEA
Pasa den urteko udan, Alemanian , gauean lo nengoela amesgaizto bat izan nuen.
Txaleten moduko batean geunden eta nire osaba han zegoen ikasketak egiten. Gure txaletera afaltzera etorri zen. Gaueko ordubatetan nire ama eta ni bere apartamentura kotxez eraman genuen.
Ondoren, gure txaletera bueltatu ginen eta beheko solairuko sofan lo gelditu eta hau amestu nuen:
Bakar-bakarrik nengoen txaletean esna eta goizeko lauretan atea jo zuten. Ez nekien zer egin: oihuka egin, geldirik geratu inor ez dagoela pentsatzeko, besteak esnatu edo atea zabaldu. Gau horretan ez nuen lorik egin beldurra ematen zidalako alboko logelara joatea gurasoak esnatzera.

Miren Armentia


NIRE AMESGAIZTOAK ETA AMETS POLITAK

Nire amesgaiztoa hau da:Nire amarekin Daviden baserrira nindoala eta etxera joateko orduan kotxean montatuta geunden eta bapatean bi monstruo erraldoi agertu ziren. Nire ama lurrera bote zuten eta ni
ere lurrera bota ninduten eta zaldi batzuk ni zapaltzen hasi ziren.
Bi egun pasa ondoren, ama niregana etorri zen eta biok kalera joan ginen .Nire lagunak beraiekin joateko esaten zidaten eta nik esaten nien ezetz berriro bi monstruo erraldoi aterako zirelako.
AMETS ONA

Nire amets ona hau da:Nire anaiak etxean duen itxulapikoa niri oparitzen zidala eta bi egunetara itxulapikoa eta dirua eskatzen zidan. Nik ezin izan nion eman diru guztia gastatu nuelako.

Yune Muñoz

NI ETA ARIANA GRANDE : (AMETS POLITA)


Nire ametsa aeroportuan hasten da.
Hegazkin batean nengoela ,Floridara joateko despistatu nintzen eta nahi gabe Los Angelesera joan nintzen.Hor niretzat abentura handi bat hasi zen.Lehenengo ,Sam and Cat estudiora joan nintzen.Gero, Ariana Grande ezagutu nuen eta oso ondo pasatu nuen ,baina Floridan egon behar nintzen .
Los Angelesean gelditu nintzen eta The Kid Choice Award 2015ra joan nintzen .Oso triste nengoen eta aldi berean pozik, Ariana Grande ezagutu nuelako.
Beranduago, ondo pentsatu nuen eta ez neukan etxerik Los Angelesen eta Ariana Grandek esan zidan:

-Itxaron ahal zara etorri nire etxera .
-Ez, ez,hartuko dut hegazkin bat.
Eta bapatean esnatu nintzen.

Asier Pais



DANEL ETA DEABRUA
Nire amesgaiztoa hau da : deabru eguna zela eta dena berari eman behar genion eta ez bazenion ematen hil egiten zintuen . Deabrua guregana etorri zen hil egiteko . Guk korrikan ihes egin genuen eta zubia apurtu zen eta hil egin nintzen.

Danel Urkaregi

ELGOIBARKO TSUNAMIA

Nik amesgaiztoak eukitzen ditut eta horietako bat kontatuko dizuet.
Elgoibarren tsunami bat egoten dela eta denak hiltzen dira, nik eta asko maite ditudanak ezik.Tsunamia Debatik dator eta gutxi gora behera 120 metroko altuera du eta arrain batzuk datoz berarekin.Etxe guztiak apurtzen ditu indarrarekin, tsunamia ez da gelditzen ixa denak hil arte, baina ez direnak hiltzen hauek dira: nire lagunak, nire familia eta ni.
Azkenean Elgoibar erreformatzen dute eta nire ametsetik esnatzen naiz.

Judit Araujo 5B

NIRE AMESGAIZTOAK:HENAR ETA AMA

Behin batean ohean nengoela amets hau eduki nuen. Nire amarekin nengoela mutil bat etorri eta nire amari esan zion: soltatu poltsa ala umea eramango dut. Nire ama ez zuen ezer soltatu eta mutila nire ama hil zuen .
Orduan esnatu egin nintzen eta nire amaren ohera joan eta ametsak jarraitu zuen . Ni hartu eta marrazoetara bota ninduen eta amaren poltsa hartu zuen .

NIRE AMETS POLITAK:HENAR ETA UMEAK

Behin batean ohean nengoela amets hau eduki nuen. Amets hau ona da .
Ni handia nintzen, 2 ume nituen eta senarra ere. 2 umeak neska mutilak ziren: Leire eta Unai. Senarra Jose deitzen zen. Horrela hasten da. Ni nire umeekin nengoen parkean eta nire senarra etortzen da eta hau esaten dit:hartu 100€ eta nik hartzen ditut umeak .Ni nire kotxearekin erosketak egitera joan nintzen eta bidean Mariam eta Luciakin topatu egin nintzen.
Ondoren, hirurak erosketak egitera joan ginen.Dendan geundela hasi ginen erosten . Bat-batean , Luciak esan zidan :
-Non dago Mariam?
Nik hau esan nion:
-Ez dakit.
Bi Ordu Mariameri deitzen egon ginen eta Mariam zegoen benga arropa eta arropa erosten utzi gabe. Han esnatu eta esan nuen : baia hombre ain polita ametsa eta orain esnatzera.
Henar Santin

IKER J. ETA ZONBIAK

Niri ametsa hau da:
Etxean nengoela beldurrezko pelikula bat ikusi nuen eta lotara joan nintzenean eta ohean nengoela zaratak entzun nituen eta leihora hurbildu nintzen eta zonbiak zirela ikusi nuen eta nire amarengana joan nintzen, baina hilda zegoen eta aita ere eta gero esnatu nintzen.

Iker Jose
IRATI ETA MENDIA

Bazen behin , gau batean amesgaizto bat eduki nuela eta ametshori hau da : Egun batean nire ama aita eta ni etxean geunden . Ondoren, bururatu zitzaigun eskalatzera joatea eta joan ginen mendira .Galdu ginen eta ni negarrez hasi nintzen eta nire ama eta aita esaten zidaten:
  • Trankil, trankil Irati -eta bat-batean mutil bat pasatu zen eta galdetu genion:
  • Nondik joaten da eskalatzera?-eta esan zigun begiratu kartelak!!!!!!
eta orduan joan ginen ezkerrera eta joan ginen hara eta pasatu behar ginen tranpa batzuetatik eta hor sasiak zeuden eta bihotzean zazta egin zigun eta hirurak hil egin ginen.

IRATI ELIA 5mailaB
IKER ETA BONBARDEOA

Nire ametsa da Elgoibar bonbardeatu zutela eta denok hil ginen eta Elgoibarrekin
gelditu ziren eta poliki poliki mundu guztia hil zuten
MARIO ETA JULEN
Nire ametsa polita da. Ni Mario nintzen eta nere anaia Bowserrek nere ama harrapatu zuela eta zortzi mundu pasatu behar nuen bera askatzeko. Lehenengo buruzagia nire anaia Bowser zen eta pasatzea lortu nuen eta horrela beste zazpi mundutan irabazi nuen baina azken munduan buruzagia Bowser eta bere umea ziren eta irabazi nuen ere eta nere ama salbatu un

Julen Galindo

NAHIA ETA MARRAZOAK

Egun batean amets bat eduki nuen :soka batetik nenbilela putzu baten gainetik eta behean
marrazo txuriak zeudela .
Marrazo batek soka moztu zuen bere haginekin eta jauzi egin nintzen eta marrazo batek jan egin ninduen .

NESKA ARRAROA
Bazen behin neska bat ilea ez zeukala eta ni pasatzen nintzenean neska hori hasi zitzaidan neri beldurtzen eta ni joaten nintzen korrika nire etxera. Berak segitzen zidan , baina ez zen sartu.
Arratsaldean berriro atera nintzen eta kalean ez zegoen inor. Berriro goizean bezala, arratsaldean lehoi baten gainean zegoen eta beste arropa batekin ere:soineko txuria eta botak beltzekin.
Nire atzetik etortzen zen . Neri bakarrik segitzen zitzaidan.Ni korrika hasi nintzen eta bera ere hasi zen korrika bere lehoiaren gainean .
Ni liburutegian sartu nintzen eta bera ez zen sartu. Pentsatzen gelditu nintzen zergatik ez zen sartu.
Beranduago txutxe denda batean sartu nintzen eta ere bai ez zen sartu. Oso arrraroa zen eta pentsatu nuen berak ez zuela nahi berari jendeak ikustea. Orduan oso altu esan nuen eta jende guztia kalera irten zen eta bera joan zen. Hobeto sentitzen nintzen eta ametsetik esnatu nintzen.



NIRE AMESGAIZTOA : NIRE KATUA

Nire amesgaiztoa 4.mailan eduki nuen eta oraindik ondo gogoratzen naiz eta hau da:Gau batean mutil bat sartzen da nire etxera eta nire katuari hartzen dio eskutik eta leihotik botatzen du.
Ni korrika joaten naiz , ostikada bat ematen diot eta nire katuaren bila kalera joaten naiz, baina bizirik dago!


NIRE AMESGAIZTO ETA NIRE AMETS POLITAK.

Nire ametsak:Tututuututuuu entzun nuen. Derrepente lurrunetik tanke handi bat ikusi nuen ateratzen ,tankera nindoan, baina ...hiru metroko txakurrak zaunka egin zuen!!! Tankera korrika joan nintzen (joe!ematen zuen maratoia korrika egiten ari nintzela) eta fijatu nintzen aurrean kalabera zeukala.Txakurra leheno baino urruti zegoen , baina derrepente estropuzo egin nuen harri batekin (mekaguen) igo eta txakurra koska egin zidan eta ni lurrera jauzi nintzen eta txakurra nire muturren aurrian zegoen.Oeoeoeoe, joan eg in da.
Eh!, zer pasatu da! Ah, amets bat da! Eh, baina justo txakurra joan egin da (eta tankea)nooooooooooooooooo.

David.Mendazona:)


PERTSONA MISTERIOTSUA


Egun batean gaixorik nengoen eta ezin izan nuen lo egin, baina lokartu eta amets bat sortu zitzaidan.Ametsa horrela hasten da:buruko mina nuen eta ezin nintzen mugitu. Nire aita eta ama joan ziren eta ni bakarrik gelditu nintzen eta bapatean argia joan zen eta trumoiak orro egiterakoan norbait agertu zen.Negarrez nengoen baina azkenengoan nire amak benetan esnatu ninduen

SHAMEER-EN AMETS GAIZTOA

Nik amets gutxi eta motzak izaten ditut.
Behin batean,orain dela 3 urte amesgaiztoa izan nuen, Errosario kalean bizi naiz eta etxeko balkoitik jauzi nintzen. Begiak ireki eta sustu txiki bat hartu nuen.

Beste aldetik Pakistaneko pertsona berezi batzuk ametsak egia bihurtzen dituzte eta beste batzuk gezurrak esaten dituzte.
TSUNAMIA

Ni amets politak eta amesgaiztoak edukitzen ditut eta ni edukitako amesgaizto bat kontatuko dizuet.
Egun batean Elgoibarren tsunami bat egoten zela eta nire gauzak guztiak apurtzen zituen:dirua,jolasak,...

Elgoibarko jende asko hil zen,baina ni eta nire ahizpa ez,eta bakarrik gelditzen ginen bera eta ni etxerik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina