2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Agur martxo, agur negu. ZOZOMIKOTEAK


Gure arbasoek , hau da, gu baino lehenago bizi izan zirenek, erlazio berezia zuten naturarekin eta bereziki horretan eragin handia zuen ( eta du) eguraldiarekin. Dakizunez,  martxoan udaberria hasten da eta negua bukatu. Hil hau oso oparoa izan da esaera eta kontakizunetan.

Horra adibide batzuk:

. Andra Mari Martiko(Martxoko) hilearen 25ean izaten da eta horren inguruan hainbat esaera zahar daude: “Ama Birjina Martxoko egunez kukuak Erromako zubian jotzen du” (Garate, Atsotitzak 666). Erromako zubia, ostadarra edo ostarkua euri eta eguzki batera datozenean sortzen den fenomenoa da.
“Ama Birjiña martiko, negua joan eta uda betiko” , baina ikusiko duzuenez datorren istori hau ez dator bat horren iritziarekin.

ZOZOMIKOTEAK

Bazen behin artalde hazi samarra zuen artzaina.Ehun ardi baino gehiago zituen.Artzain guztiek bezala, negua gorrotatzen zuen, egiten zuen hotza,elurra,eta euria aguantatu behar  zuelako.
Ardiak gordetzen zituen artegitik belarra jateko larrera iristeko beti erreka handiska gaineko zubi arriskutsu batetik egunero bi aldiz pasatu behar zuen ,mendira joateko eta etxera etortzeko .Negua zela eta errekak nahiko ur zeraman eta zubia arriskutsua zen.
Martxoa bukatzear zegoen,hilaren 29a zen. Goizean artzaina mendirantz zihoala, erreka besteetan baina txikiagoa ikusirik eta eguraldia nahiko ona zela,esan omen zuen:

-Ai! martxo,martxo,zureak egin du, ia hilda zaude eta zurekin negua bukatuko da.

Martxoak, hori entzuterakoan, haserretu egin zen mila demoniño zirikatu izan balute bezala. Martxoa gaiztoa zen eta beti mendeku bila ibiltzen zenez, artzainaren isekagatik sorte txarra desiatu zion eta plan bat pentsatu zuen.

Denbora gutxi zuen mendekua egiteko: 2 egun eta erdi bakarrik Baina Martxoak 5 egun behar zituen bere maltzurkeria egiteko eta apirilari beste 2 egun eta erdi eskatzea erabaki zuen. Apirilak baietz esan zion eta beharrezko egunak eman zizkion.

Arratsalde hartan eguraldi benetan txarrera egin  zuen: ekaitza, haizea, euria, uholdeak eta elurra.Ardiak zubia pasatzen ari zirela, urak ardiak eta zubia eraman zituen eta ardiak ito egin ziren.Ahari maitatuena bakarrik salbatu zuen bizkar gainean hartu zuelarik..Errekaren erdian pasatzen hasi zen,  aharia izutu egin zen eta adarkada batez begi bat atera zion artzainari.Horrela geratu zen artzaina artalderik gabeta begibakar.Hori izan zen Martxoaren mendekua.

Ordutik , martxoaren azken eta apirilaren lehenengo egunetan eguraldi txarra egiten du.
5.B maila

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina