Lapurreketako egonaldiko bideoa!
Elgoibarko Herri Eskolako LH-5. mailako ikasle zein irakasleok
3 egunetako egonaldia igaro dugu Lapurreketako baserri eskolan ( Dima, Bizkaia ).
Iritsi berritan elurrak ongi etorria egin zigun,
eta guztiok elkarri bolak botatzeari ekin genion.
Hurrengo egunetan Lapurreketako animaliak ezagutu genituen:
astoak, txerriak, ahateak, untxiak, oilarrak.
Inguruko irteera batean behien hazte prozesua azaldu ziguten.
Ondoren zuhaitz ezberdinen inguruko informazioa ezagutu genuen;
hosto ezberdinak batuz herbolario bat egiteko.
Sukaldean ere asko ikasi genuen;
alde batetik ogia egiten eskuak irinetan izan genituen,
eta erroskilei forma ematen usain gozoarekin gozatu genuen.
Baina ederrena gure arteko harremanak sendotzeko burutu ditugun ekintzak izan dira:
kirola, irteerak eta batez ere diskoteka!
Talde kohesioa indartzen ibili gara musika alaiarekin dantzan.
Ea hurrengo batean Gaizka, Nagore eta Ainhoa begirale jatorrekin bat egiten dugun.
Mila esker!
Lapurreketa Baserri Eskola ( Dima, Bizkaia )
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina