MENDAROKO ARANERREKA BAILARA ETA KILIMON ERREKA EZAGUTZEN
Maiatzaren 6a iritsi zenean, Herri Eskolako LH 6D gelako ikasleok Mendarora joateko prest geunden, Aranerrekako bailara ezagutzeko asmotan.
Ikasle bakoitzak Aranerreka bailarako mapa hartu eta goizeko 10:23an trena hartu genuen Toletxegain geltokian.
Elgoibarko Toletxegain geltokian trenaren zain (Argazkia: Pello Aizpurua)
Mendarora iritsi ginenean, ingurumen arloan aditua den Debanaturako elkarteko Diegorekin
elkartu ginen. Bere burua aurkeztu ondoren, txangoa zeri buruzkoa izango zen eta egin
beharrekoa azaldu zigun.
Egun horretan burutu beharrekoak egiteko materiala jaso genuen: lupa, iparrorratza, guraizeak, prismatikoak, poteak eta karpetak,eta prest ginen lanari ekiteko.
Txangoan zehar, gauza berriak erakutsi zizkigun, oso gauza interesgarriak. Kilimoi Errekaren ezaugarri nagusi batzuk azaldu zizkigun. Adibidez, berezia dela kareharriz osatutako ingurunean dagoelako eta horren ondorioz, kobazuloak, leizeak, iturburuak… dituen bailara dela Kilimoi errekarena.
Horrez gain, karobiak zer ziren ere azaldu zigun, eta bi karobi ikusteko aukera izan genuen. Karobiak XVIII. mendean hasi ziren erabiltzen, bertan kareharria erretzen zen, eta ondoren han sortutako kare-hautsa soroetan botatzen zen ongarri gisa.
Animalia asko ikusi eta entzun genituen. Adibidez, txantxangorriak, kaskabeltzak, okilak, ziraunak eta harrak, eta Diegok animalia horiei buruzko informazioa eman zigun. Esaterako, kontatu zigun Txantxangorria dela basoko zaintzailea, eta norbait basora sartzen denean gainontzeko animaliak abisatzen diela basoan norbait sartu dela kantu berezi baten bidez. Kaskabeltz txoriaren gordelekuak ere ikusi genituen zuhaitzetan, eta listor asiatikoak jaten dituela jakin genuen.
Kaskabeltza (internetetik hartutako argazkia).
Animaliak ikusteaz eta entzuteaz gain, landare dezente aztertu genituen. Gure harridurarako,
linoaren landarea topatu genuen Aranerreka bailarako zelaietan.
Linoa gaur egun ere arropa egiteko erabiltzen da baina hemen ez dugu biltzen landare hori, baina dirudienez, garai batean hemen erabiltzen zen arropa egiteko.
Linoaren landarea Aranerreka bailarako zelai batean (Argazkia: Pello Aizpurua)
Bukatzeko, Aranerrekako basoetan ibili ondoren, karobi baten eta Kilimoi errekaren ondoan
bazkaldu genuen. Ederki pasatu genuen jolasean.
Ondoren, berriro trena hartu eta Elgoibarrera bueltatu ginen.
Egia esan, egun zoragarria eta dibertigarria izan zen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina