2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Eureka Zientzia Museoa bisitatzen LH6

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Pisua / palanka sistema / 200 kg

Palanka indar txikiak baliatuz indar handiak mugitzeko den makina simple bat da. 

Zein puntutan pisua ipiniz altzatuko dugu errezago 100 kg? A / B / C



Elektrizitatea / elektrizitate estatikoa / puxika / 

Puxika buruan igurtzen baduzu elektrizitate estatikoa sortzen da eta gero paper txikitxo batzuen gainean jartzen baduzu altxatuko dira.

Zergatik? Materia atomoz osatuta dago; atomoa protoi (+), neutroi (=) eta elektroiez (-) osatuta dago.


Zergatik mugitzen dira elektroiak? Atomoaren erdian / nukleoan protoiak (+) eta neutroiak (=) daude. Bi elementu hauek gabe ez dago materiarik. Hauen inguruan bueltak ematen elektroiak (-) daude, eta elektroiek beti mugitzeko beharra dute.


Elektrizitate estatikoa

Adibidez: puxika bat gure ilean igurtzen badugu, ilean dauden elektroiak (-) puxikara igarotzen dira. Orduan, puxikak karga negatiboa (-) hartzen du gure puxikan orain elektroi (-) gehiago daudelako protoiak (+) baino, karga negatiboa (-) hartuz. Ondorioz, ileak karga negatibo zati bat galtzen duenez, karga positibo gehiago izango du. Orduan puxika eta ilearen artean karga desoreka bat dago (puxikak karga negatibo handiagoa, eta ileak karga positibo handiagoa. Beraz, biak (puxika eta ilea) erakarri egiten dira, karga negatiboa eta karga positiboaren artean. Honi elektrizitate estatikoa deritzo.


Tesla dorrea azaldu.

Tesla dorrea elektrizitate tximistak garraiatzen ditu.


Berotegi efektua azaldu:

Gizakiek sortzen duen kutxaduraren ondorioz, geruza bat sortzen da atmosferan. Horren ondorioz munduaren tenperatura igo egiten da eguzkiak geruzarekin bat egiten duenean.


Garunarekin objetu bat mugitu, nola?

1975ean, garunaren izaera elektrikoa aurkitu zen. Garunak seinale elektrikoak modu naturalean sortzen ditu. Aparatuarekin erregistratzen ditugu, eta, ondoren, algoritmoak erabiltzen ditugu makinak ikas dezan; mugimendu horiek jasotzen ditu, patroi jakin batzuei lotuak, eta etiketa bat ematen die. 


Arantzazuko santutegia:

1880. urtean santutegia erre egin zuten eta 1950. urtean berria bat eraiki. Santutegi berria eraikitzeko arkitektura modernoa erabili zen. Horrela Arantzazuko santutegiari arantza edo pintxo moduko batzuk jartzea erabaki zuten, “arantza” gazteleraz “pincho” esan nahi duelako. Arkitektura estilo moderno hau mundu guztian ezaguna da.


Loiolako santutegia / San Ignacio / Jesuiten orden erlijiosoa:

Loiolako Ignacio soldadu edo zaldun bat zen, eta gatazka batean zauritu egin zuten.

Hanketan bonbarda batek jo zion eta horren ondorioz hil egingo zela pentsatu zuten. Baina jainkoari errezatu zion esanez hiltzen ez bazen apaiza izango zela.


Hankak sendatzeko ebakuntza egin zioten eta bizirik irten zen. Orduan apaiza bihurtu zen eta Loiolako santutegia eraiki zuen. Honetaz gain, Jesuiten orden erlijiosoa sortu zuen, gaur egun mundu guztian ezaguna dena.


Zarautzko jauregia / Teilatua eraldatua / Almenak kendu eta teilak ipini

XV. mendearen erdialdean, Gaztelako Enrike IV.a erregeak dorretxe horien almenak kentzera behartu zuen. Hau da, goiko solairua eraistea, etxe horiek gotorleku bihur ez daitezen. Askok erregearen agindua bete zuten eta beste batzuek uko egin zioten. Gaur egun, herri batzuetako monumentuak dira. Elgoibarren adibidez Kultur Etxeko dorrea dugu.


























































Eureka Zientzia Museoa bisitatzen LH6




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina