2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Gerra Zibileko Elgoibarko frontea ezgutzen

Ziardamendi aldera egindako mendi irteeraren bideoa


"Elkarbizitza" proiektuaaren barruan, LH6. mailako ikasleek, Elgoibarrek 1936-37 urteetan zehar bizi

Bertan "Elgoibar 1926" taldeko Iñaki Odriozolaren eskutik pasarte historiko eta odoltsu hura hobeto ezagutu dugu. Elgoibarko frontea, Espainiako Gerra Zibilean jazo zen, 1936ko irailaren 27tik 1937ko apirilaren 26 arte. Eskuineko indar matxinatuak, Gipuzkoa okupatutakoan, aurrera egin ezinik geratu zirenean. Jasandako borroka eta bonbardaketa gogor eta luzeen ondorioz, herriaren gehiena birrinduta geratu zen.

Iñakiren azalpenen ostean, Ziardamendin dauden fosak bisitatu genituen, eta ondoren Aiastatik gora Morkaiko eta Kalamua aldeko eremuak zeharkatu genituen. Kalamua aldean lubaki batzuen aztarnak ere ikusi ditugu eta ondoren Elgoibarrera jeitsi ginen.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina