2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

MUSIKA 4. MAILA


Kaixo kuadrilla!
Zemoduz joan dira Aste Santuko oporrak??
Espero denok primeran egotea eta gelditzen den denboran
musika lantzeko gogoz egotea!

Uste dut zuentzako errazagoa dela materiala mailaka sailkatzen badut,
dena batera eta txukun ordenatuta izateko.
Dakizuenez, astean behin igotzen dut materiala, beraz,
astero jarduera berriak izango dituzue.

6. saioa

Kaixo danoi!!
Zer moduz galbiltza??
Bueno, ba youtuben zuen lantxoen ideiak aurkitzen,
Uptown Funk bideo hau aurkitu dut
eta oso erreza eta polita iruditzen zait
zuek etxean egiteko.
Seguru nago denok ezagutzen duzuela abestia!
Ea ze moduz moldatzen zareten gorputz perkusioarekin :)

https://www.youtube.com/watch?v=9NdF4Ruf-Ts

5. saioa 

Kaixo danoi!!
Barkatuko didazue ze aste honetan arazoak izan ditut
konexioarekin eta bueno,
ba gaur igotzen dizuet materiala bale??

Kasu honetan, Pailazo kantua proposatzen dizuet
nirekin abestu eta zuek dantzatzeko.
Bi zatitan igo dizuet kantua
ze haundiegia da osoa igotzeko
eta ez dit usten.
Animooo!







4. saioa

Aste honetan, pare bat jarduera proposatzen dizkizuet.
Alde batetik fitxa oso oso erraz hau,
erritmoak neurriaren arabera sailkatu behar dituzue.
Ez badaukazue etxean inprimatzeko, papel batean kopiatu dezakezue,
(Si no tenéis impresora, podéis copiar en un papel).



Bestalde, txirularekin lantzeko abesti berri bat 
proposatzen dizuet, "Alabamatik (Oh Susana)".
Badakit batzuk txirularik ez daukazuela,
baina erritmoa, notak eta letra landu ditzazkezuez.
Nola landu kantua??
1. Partitura aztertu (erritmoa, konpasak, figura...)
2. Erritmoa irakurri (ta, titi...) eta figurak behatu
3. Notak abestu eta aztertu
4. Notak idatzi beharrezkoa bada
5. Letra irakurri eta abestu
6. Txirula jo
7. Abestia grabatu eta Ainizeri bidali jejejeje :)

Batzuk animatu zarete zuen abestiak bidaltzera,
"Mundu Berria" edo "Furra Furra" abestia grabatu txirularekin, erritmoa irakutzen, notak abesten... dena delakoa eta niri bidaltzen badidazue, super perfekto!
Ilusio handia egiten dit zuen bideoak jasotzea eta
musika lantzen zaudetela ikusteak :)

Abesti berria landu eta gero ere bidaltzen badidazue,
mega perfekto!
Batzuk animatu zarete eta asko eskertzen dizuet.

Hemen nire korreoa:

ainize.f@elgoibarhe.net




1.go saioa


Badakit batzuk ez duzuela txirula etxean izango, 
baina txirula etxean izanez gero,
 kurtsoan landutako abestiak jo ditzazkezuez etxean.
3. mailakoek Ziru-Ziru partitura daukazue errepasatzeko 
(eta aurreko kantu guztiak)
eta 4. mailakoek Mundu Berria

(eta aurreko guztiak ere).

2. saioa


Batzuk Mundu Berria ikasita eta landuta izango duzuenez,
hemen Furra Furraren partitura eskegitzen dizuet.
Hasieran nahiko zaia ematen du, baina lasai,
pare bat aldiz jota segituan bikain egingo duzue!

Furra Furra
1. Partitura aztertu
2. Erritmoa irakurri
3. Notak irakurri
4. Txirularekin jo

Dudarik izanezkero, mesedez, lasai idatzi,
eta zuen bideotxoa grabatzen animatzen bazarete,

gustu handiz entzungo ditut!




3. saioa


Txikia nintzenean, 
marrazki bizidun hauek asko
gustatzen zitzaizkidan, 
La Banda de Mozart.
Agian gurasoren batek ezagutzen ditu.
Kapitulo bakoitza abentura musikal ezberdin bat da.
Obra musikal klasiko bat erabiltzen dute 
abentura bat kontatzeko.
Nahiz eta erderaz egon,
ia gustatzen zaizkizuen.
(kapitulo gehiago ikusteko youtuben 
La Banda de Mozart jarri).
Hemen lehenengo 4 kapituluak usten dizkizuet:





Hementxe, noten izenak errepasatzeko jolasa:




Txaranga bat sortzeko jolasa:



Entzumena lantzeko jolasak:



Horrez gain badakizue,
Euskal Musika entzun,


Goazen ikusi, Just Dance-ra jolastu...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina