2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

MUSIKA 6. maila

Kaixo kuadrilla!
Zemoduz joan dira Aste Santuko oporrak??
Espero denok primeran egotea eta gelditzen den denboran
musika lantzeko gogoz egotea!

Uste dut zuentzako errazagoa dela materiala mailaka sailkatzen badut,
dena batera eta txukun ordenatuta izateko.
Dakizuenez, astean behin igotzen dut materiala, beraz,
astero jarduera berriak izango dituzue.

4. saioa

Ostiral honetatik aurrera, bideollamadak egingo ditugu.
Email bidez informazioa bidaliko dizuet.

Ostirala, apirilak 24:

6A: 10.00etan
6D: 11.00etan
6B: 12.00etan

1.go saioa


Zuei, gelan eginiko ariketak errepasatzea gomendatzen dizuet.
Ez zarete etxean "Aye Ayango" edo "Ohwisana" abesten hasiko 
jeje,
baina musika entzun dezakezue,
Euskal Musika,


edo jarraian usten dizkizueten musikogramaren bat praktikatu.


Txirularekin kanturen bat ikastea nahi baldin baduzue,
idatzi eta igoko dizkizuet kanturen batzuk bale??

Horrez gain, pelikula batzuk gomendatu nahiko nizkizue.

Los Chicos del Coro

Grease, Moulin Rouge, 
La La Land, 
High School Musical, 
Escuela de Rock,
Bohemian Rhapsody

Ha nacido una estrella



2. saioa

Aste hauetan lantzeko,
kantu hau proposatzen dizuet,
La Fumiga talde katalanaren Expremedors kantuaren 
estribilloa txirularekin jotzea.
Partitura oso erraza da,
nota ezagunak dira 
eta pare bat aldiz jota ez duzue arazorik izango.
Behin kantua txirularekin ikasita,
musikarekin batera jo dezakezue,
oso kantu dibertigarria eta alaia baita.





Horrez gain,
gogoeta txiki bat usten dizuet,
duenak emailez bidali ahal dit idatzita
edota zuentzako gorde.

Musikaren garrantzia berrogehialdi honetan:
1. Ze musika entzun duzu gaur edo aste honetan? Norekin? Zein momentutan?
2. Instrumenturen bat jo al duzu? Abestu al duzu?
3. Dantzatu edo jolas musikalik egin ahal duzu? Nola sentitu zara?


3. saioa



Ikasle batzuk eskatuta,
Tusa-ko partitura proposatzen dizuet.
Ez larritu ze ematen duena baino errazagoa da.




Ikusten duzuenez, semikortxea eta erritmo nahiko zaila dauka,
baina danok ezagutzen duzue kantua,
orduan belarriz atarako duzue.
Horrez gain,
beste bideo hau usten dizuet laguntza bezela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina