2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Karakatera igoera Elgoibarko Herri Eskolatik

Karakatera igoera

2021-2022 ikasturteari amaiera emateko LH 6D mailako taldea
Karakatera igo zen. Lehen Hezkuntzako etapa bukatu ostean,
DBHkoari hasiera emango diote horrela, eta hori ospatzeko
aldarte onean burutu zuten irudietan ageri den ibilaldia. 2022ko ekainaren 16an.








Ikasleekin mendian ibiltzeak esfortzua baloratzea dakar







Zein ondo pasatu dugun!



 




2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

LH5: Agenda 30eko udalbatzarra

LH5. mailakoak Agenda 30eko udalbatzarrean.

Udalbatzarrean ikusle moduan egon ziren ikusleak.


Gaur, maiatzaren 19an, Elgoibarko Ikastetxeetako ikasleek udalbatzarra izan dute.

Bertan, alkatea, bi zinegotzi eta herriko 5 ikastetxeetako ikasleak egon dira. 

 Herri Eskolatik, LH 5.mailako hiru ordezkari joan dira hitz egitera, 

ikasturtean zehar egindako ekintzak, 

 hondakinei buruz hartutako konpromezuak eta udalari egindako 

proposamenak aurkeztera. 

Horiez gain, LH5.mailako beste 12 ikasle bertaratu dira ikusle moduan. 

Une ederra denak elkartzeko eta herria hobetzeko proposamenak egiteko. 


2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Gerra Zibileko Elgoibarko frontea ezgutzen

Ziardamendi aldera egindako mendi irteeraren bideoa


"Elkarbizitza" proiektuaaren barruan, LH6. mailako ikasleek, Elgoibarrek 1936-37 urteetan zehar bizi

Bertan "Elgoibar 1926" taldeko Iñaki Odriozolaren eskutik pasarte historiko eta odoltsu hura hobeto ezagutu dugu. Elgoibarko frontea, Espainiako Gerra Zibilean jazo zen, 1936ko irailaren 27tik 1937ko apirilaren 26 arte. Eskuineko indar matxinatuak, Gipuzkoa okupatutakoan, aurrera egin ezinik geratu zirenean. Jasandako borroka eta bonbardaketa gogor eta luzeen ondorioz, herriaren gehiena birrinduta geratu zen.

Iñakiren azalpenen ostean, Ziardamendin dauden fosak bisitatu genituen, eta ondoren Aiastatik gora Morkaiko eta Kalamua aldeko eremuak zeharkatu genituen. Kalamua aldean lubaki batzuen aztarnak ere ikusi ditugu eta ondoren Elgoibarrera jeitsi ginen.

 

2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

Karakateko basoak aztertzen LH5

5. mailako ikasleek basoarekin lotutako jarduera bat 
garatu zuten Karakate aldean.

Ikasleak Karakateko gailurreriatik oinez

Karakate aldean baso mota ezberdinak ezagutu genituen:

Pagadia: berezko basoa (zuhaitzak ez daude lerrokatuak)

Koniferak: zuhaitz landaketa, non gizakiaren eskuartzea
nabaritzen den, zuhaitzak lerrokatuak ageri bait dira.














































Basoaren lur soroan metro karratu batean dagoen orbela
 eta lur lagina jaso genuen,
beraien hezetasun maila jakin ahal izateko.



Karakateko iturrian egarria asetu genuen