2021(e)ko maiatzaren 25(a), asteartea

2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

ELKARRIZKETA ENEKO SAGARDOYri

Igaro den ostiralean, LH 4.maila Dko ikasleek elkarrizketa egin genion Eneko Sagardoy aktore durangarrari. Hiruhilabete honetan, "elkarrizketa" ari gara lantzen gelan, eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera aparta izan genuen. 

Hemen daukazue bideoa:

Eneko Sagardoy Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin hizketan.

2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

Robotika LH 5. maila

LH 5. mailako ikasleek Lego Spike Prime programa 

ezagutu eta erabili dute beraien robotak erakitzeko.


Hasieran, irakasleok formakuntza ikastaroa jaso genuen:







Ondoren ikasleek robotak eraikitzen hasi ziren,

horretarako Lego Spike Prime programaren pausuak jarraituz:






























Robotika LH 5. maila

2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea

DEBARA TXANGOA

 Joan den astean 4.mailako ikasleok Debara joan ginen. Bertan eskualdeko kostaldeko animaliak zeintzuk ziren ezagutu genuen. Oso ondo pasatu genuen, hona hemen argazki eta bideoak!

Bideoa:


ZAINDU MAITE DUZUN HORI

 LH 4.maila D ko ikasleek Ruper Ordorikaren 
"Zaindu maite duzun hori" kantua bertsionatu dugu, 
gitarra eta guzti!


Goza ezazue!



2021(e)ko maiatzaren 11(a), asteartea

Agenda 30: Elgoibarko ingurumena hobetzeko ikastetxeetako proposamenak / 2020-21 ikasturtea



2020-21 ikasturtea berezia izan denez, 
Agenda 2030eko proposamenak
udal batzarrean aurkeztu beharrean, bideoen bitartez burutu ditugu.

Horrela, Elgoibarko udalari, ikastetxe ezberdinetatik guztira
 9 proposamen aurkeztu dizkiogu. 
Gogora ditzagun zeintzuk izan diren:

IMHko ikasleen proposamena

IMHko ikasleen proposamena

BHIko ikasleen proposamena

Herri Eskolako LH5. mailako ikasleen proposamena



Herri Eskolako LH5. mailako ikasleen proposamena

MEKAko ikasleen proposamena

MEKAko ikasleen proposamena

Ikastolako ikasleen proposamena

Ikastolako ikasleen proposamena


Udaletik proposamen hauei erantzun bat eman zaie,
eta egokiak direla aztertu ondoren,
hurrengo hilabeteetan martxan jarriko dituztela 
erantzun digute.

Mila esker!

Ane Beitia
Elgoibarko alkatea


Iosu Arraiz
 Elgoibarko lehen alkateordea eta hirigintza zinegotzia

MENDAROKO ARANERREKA BAILARA EZAGUTZEN

 MENDAROKO ARANERREKA BAILARA ETA KILIMON ERREKA EZAGUTZEN


Maiatzaren 6a iritsi zenean, Herri Eskolako LH 6D gelako ikasleok Mendarora joateko prest geunden, Aranerrekako bailara ezagutzeko asmotan. 

Ikasle bakoitzak Aranerreka bailarako mapa hartu eta goizeko 10:23an trena hartu genuen Toletxegain geltokian.


Elgoibarko Toletxegain geltokian trenaren zain (Argazkia: Pello Aizpurua)