2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Emakumea eta kirola: Mayi Mujika eta Ainhoa Lendinez mendi lasterketariak gure artean

Emakumea eta kirola: 
Mayi Mujika eta Ainhoa Lendinez mendi lasterketariak 
Elgoibarko Herri Eskolan, gure artean izan ditugu.


Ainhoa Lendinez elgoibartarraren esanetan kirolarekiko grina familiatik datorkio, bere familia betidanik izan baita kirolaria, bai amak bai aitakkirolaren baloreak transmitituz hezitu zituztelarik, besteak beste.Horrela, gurasoei jarraituz azkenean bera ere lasterketa batean parte hartzera animatu zen.
Lehen lasterketa Behobia -Donostia ( 20 km ) ezaguna izan zen. Gerora beste asko etorri ziren; Elgoibarren ospatzen dugun "Nahaste Borraste " tartean. Ondoren triathloietan hasi zen, eta azkenik mendiari lotutako lasterketak etorri ziren.

Mayi Mujika legazpiarra, eta Elgoibarrera bizitzera orain dela 10 urte etorri zena, txikitatik izan da kirolaria.Hasiera batean futbolean jardun zuen, 25 urte bete zituenean bere futbolari ibilbidea utzi zuelarik.

Gerora mendiari lotutako aktibitateekin hasi zen,asfaltoan korrika egitea ez bait zen bere gustokoa. Gaur egun mendi lasterketari ospetsua dugu Mayi,Euskal selekzioko kide da, eta aurten ( 2018. denboraldian ) emaitza bikainak lortu ditu: Espainiako kopan eta Hiru Haundiak ( 101 km ) ultra trailean hirugarren postua eskuratuz.

Beraien esanetan, emakumeek gizarteko atal ezberdinetan, azkenengo bost hamarkadetan, aurrera pauso handiak eman dituzte. Horrela emakumearen ahalduntzea kirolean ere nabaria izan da. 1966. urtean, Katherin Switzer estatu batuarrak Bostoneko maratoian ( 42 km ) parte hartzeko erabakia hartu zuen, nahiz eta emakumeek froga luze honetan debekaturik izan. Korrika hasi eta handik gutxira, erdi bizean zihoala, antolatzaileetariko batek Katherin lasterketatik kanporatzeko ahalegina egin zuen. Switzerren lagunek ordea, gizonezko antolatzaileari aurre egin eta Katherinek maratoia bukatzea lortu zuen. Historian lehen aldia emakume batek Filipidesen distantzia amaitzea lortu zuela. izan zen. Bostoneko maratoiko gertakari hau giltzarria izan zen, eta odutik hona emakemeek distantzia ezberdinetan parte hartzen hasi ziren.

Hala ere, oraindik ere badago zer hobetua. Mayik, berari gertaturiko ezusteko baten berri eman zigun. Proba bat irabazi berritan, sari banaketan arrituta gelditu zen, gizonezko garaileari txapela eta berari, emakumea izanik, buruko zapi  bat eman baitzioten.

Bai Ainhoak, bai Mayik emakume indartsuak direla erakutsi digute, eta emakumearen ahalduntzean pausoak ematen jarraitu behar ditugula, erronka hau gizarte guztiaren ardura delarik.



Mayi eta eta Ainhoak eskainitako itzaldiaren hasiera

Mayi Mujika eta Ainhoa Lendinez

Hitzaldian kirola praktikatzen noiz hasi ziren azaldu digute.

Aunhoa Lendinez

Mayi Mujika

 Mayi neska-mutilez inguraturik.

 Ainhoa ikasleen artean.





Segi horrela Mayi eta Ainhoa,
eta mila esker zuen azalpen, argazki eta bideoak
gurekin konpartitzeagatik!


2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

EL GATO MATÓN



               EL GATO MATÓN                                                                                                                                                             


Érase una vez un gato que era el 
rey del barrio siempre se metía 
con ratones y les pegaba tambíen 
les obligaba a hacer cosas.

Un día vieron un hamster 
hundiéndose y le salvaron 
la vida y le llevaron a casa 
cuando el hámster 
les preguntó sois 
ratones y le respondieron  sí.

Se hicieron amigos del hámster 
un día vieron al gato y empezaron 
a escaparse del gato el gato 
era muy rápido un día pensaron 
mudarse al otro pueblo 
y en el viaje se hicieron 
muchísimos amigos 
cuando llegaron al pueblo 
vieron que era muy pobre.
No tenía comida ni ropa ni nada 
así que pensaron volver.

Al volver encontraron todos los 
amigos que se hicieron 
frente al gato y 
le ganaron al final se perdonó.

Moraleja: Nunca hay que 
meterse con la gente o 
al final te arrepentirás.

 


ILYAS SNOUBRI