LH2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

HAUSNARKETATIK SORKUNTZARA

Arte Hezkuntzako tailerretan 1.go eta 2. mailako ikasleekin, autore ezberdinen lanak hausnartu ondoren, euren arte lanak sortzen aritu gara. Oraingoan munduko injustizien ingurukoak izan dira arte lanak... Ikusi nahi?


2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

Ikusi LH2B-ko ikasleok nola ikasi dugun gorputzaren funtzionamendua


                                     
                            
                            
                           



Buruz ikasten ere trebeak gaude, eh!

Hala ere ez zitzaigun lehenengoan atera guztia, ikusi ikusi...



2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Altzoko Handia


Urteak daramatzagu Plastikatik Arte Hezkuntzarako bidea jorratzen eta aurtengoan, Artikertuz Ikerketa taldean sortutako proiektu batean murgildu gara. Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren baitako Altzoko Handiaren proiektuan hain zuzen.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291123054324076977#slideshow/6291123054578785682

Altzoko Handiaren opera oinarri hartuta Arte Hezkuntzako tailerretarako 6 prozesu diseinatu ditugu. Diseinu lan hauetan bidelagun izan ditugu Euskal Herriko Unibertsitateko Esti Aberasturi eta Donostia 2016ko Andrea eta Aintzane Arte bitartekariak.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291120672268924769#slideshow/6291120725878846226
Proiektuari atzo eman genion amaiera VIctoria Eugenia antzokian Altzoko Handiaren opera ikusiz. Urte osoko lanari amaiera paregabea eman genion bertan.

2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

Kantuan

Pasa den ostiralean LH2koak Deba eta Mendaron ibili ginen egun pasa. Eskola Kantagintza programaren barruan 3 euskal abesti eskeini genizkien bi eskoletako ikasleei: Eztarrigo minez, Maritxuren bertsio propioa eta Sukalde orkestra.

2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

LH2 Lekitton

Pasa den ostegun eta ostiralean LH2koak Lekitton izan ginen. Herria ezagutu, arraun, mendi buelta, Trinkete etxean bapo jan... EDARTO IBILI GINEN.

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

LH2 DONOSTIAN EGUNPASA

Egun zoragarria pasa genuen atzokoan Gipuzkoako hiriburuan. Goizeko 10:30tan Euskadi Orkestra sinfonikoaren kontzertuarekin hasi genuen eguna...

Stick Dance Quarteten ganbera kontzertu paregabeaz gozatu ondoren, Cristina Eneara joan ginen. Bertan sarrerako jolastokian hamarretakoa egin ostean, jolastokian disfrutatzeko aukera izan genuen...










Paseotxo bat eginez Cristina Eneako Dortoka, Indioilar, ahate, arrain etab ikusi genituen.








Donostiako bista zoragarriekin bazkaldu,

 











TABAKALERA ezagutu
eta Elgoibarrera itzuli ginen...