2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

Ikusi LH2B-ko ikasleok nola ikasi dugun gorputzaren funtzionamendua


                                     
                            
                            
                           



Buruz ikasten ere trebeak gaude, eh!

Hala ere ez zitzaigun lehenengoan atera guztia, ikusi ikusi...



2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

TRAMANKULUAK

Aurtengo gure azken proiektua tramankuluen ingurukoa izan da. Herriko Antzokian Jose Ramon Soroizek tramankuluen bidez istorio eta ipuinak kontatu zizkigun. Oso momentu atseginak bizi izan genituen bertan eta geu ere gaiaren inguruan lanean jarri ginen.
Etxetik ekarritako tramankuluak aztertu, euren deskribapen bilduma bat egin, beste geletakoei aurkeztu eta beste hainbat ekintza egin ahal izan ditugu proiektu honetan.

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

LEHEN SOROSPENAK

Xabi Alberdi, Gurutze Gorriko laguntzailea, LH5Ako gelan egon zen.
"Gure gorputza" proiektuarekin lotutako lehen sorospenei buruzko argibideak eman zizkigun.

Eskerrikasko Xabi!!!


Altzoko Handia


Urteak daramatzagu Plastikatik Arte Hezkuntzarako bidea jorratzen eta aurtengoan, Artikertuz Ikerketa taldean sortutako proiektu batean murgildu gara. Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren baitako Altzoko Handiaren proiektuan hain zuzen.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291123054324076977#slideshow/6291123054578785682

Altzoko Handiaren opera oinarri hartuta Arte Hezkuntzako tailerretarako 6 prozesu diseinatu ditugu. Diseinu lan hauetan bidelagun izan ditugu Euskal Herriko Unibertsitateko Esti Aberasturi eta Donostia 2016ko Andrea eta Aintzane Arte bitartekariak.
https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6291120672268924769#slideshow/6291120725878846226
Proiektuari atzo eman genion amaiera VIctoria Eugenia antzokian Altzoko Handiaren opera ikusiz. Urte osoko lanari amaiera paregabea eman genion bertan.

2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

Kantuan

Pasa den ostiralean LH2koak Deba eta Mendaron ibili ginen egun pasa. Eskola Kantagintza programaren barruan 3 euskal abesti eskeini genizkien bi eskoletako ikasleei: Eztarrigo minez, Maritxuren bertsio propioa eta Sukalde orkestra.

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

Karakatera eskolatik historiaurreko aztarna megalitikoak ezagutzeko


 Elgoibarko Herri Eskolako LH6ko ikasleak Karakaten.

https://picasaweb.google.com/103946896727391966754/6288318605226858673
Karakate gailurrean.
Historiaurreko proiektoan sakonduz, Karakateko gailurrerian dauden
aztarna megalitikoak ezagutzera abiatu ginen.