2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Zuhaitzaren eguna 2019: Moru mendian zuhaitz berriak landatzen

Zuhaitzaren eguna 2019


Aurtengo " Zuhaitz eguna " Moru mendiaren magalean ospatu genuen
Elgoibarko Herri Eskolako LH-6. mailako ikasleek,
Ikastolako ikasleekin batera,
mota ezberdinetako zuhaitzak landatu genituen:
  • GOROSTIA
  • LIZARRA
  • HARITZA
  • URKIA
 Guztira 160 zuhaitz landatu ondoren, Moru tontorrera txorizo pila eta fruta jatera igo ginen.

Bukatzeko ikastetxeetako ikasle eta irakasleok Moru inguruan egindako
indusketaren azalpenak entzun genituen, argibide arkeologikoz beterik.

IKasleak Moru mendian ( 456 m ).

Suzane, Irati, Mara, Fabiana, Maren eta Ibania.
Elgoibarko Udaleko ingurumen teknikari Idoia Alvarezen azalpenak entzun eta gero,
Gipuzkoako Foru Aldundiak ( Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak ) aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago eman ditu aurten, eta hala, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan du, aitzurrak partekatu behar izan badituzte ere.



2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

Hondakin organikoen kudeaketa

" Hondakinen kudeaketa lantzen " bideoa ikusgai!

Hondakin organikoak

Elgoibarko ikasleak hondakinen kudeaketa lantzen ari dira.
Aurtengo ( 2018-19 ) ikasturtean,
" hondakin organikoen " gaia dugu helburu.

Salsabil, Uxue eta Lamia

Gogoratu 3 R-ak:
  • Reducir - Gutxitu
  • Reutilizar - Berrerabili
  • Reciclar - Berziklatu
 Mintxetako eduki-ontzi batzuk:
Eduki-ontzi horian: plastikoa, metala eta tetrabrik jasotzeko.
Beira-vidrio ( football  itxurako eduki-ontzian ): beira.

Basarte auzoan dagoen eduki-ontzi multzoa.

 Kultur etxean burututako bilera.
Elgoibarko ikastetxeetako ikasleak izan ginen.

DEBEGESAko Aitziber Cortazar eta
DEBABARRENAko Jokin Alberdi.

 Garbiguneak Debabarrena eskualdean:
  • Ermua
  • Eibar
  • Elgoibar
  • Mutriku

 Idoia Älvarez, Elgoibarko udaleko Ingurumen saileko teknikaria.

 Berziklatze datuak Debabarrenan.

Salsabil, Uxue eta Lamia;
Elgoibarko Herri Eskolako ikasleak.
Agenda 21eko LH-5eko ordezkariak.




2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

Elgoibarko Musika Eskolako historia ezagutzen

LH-4. mailako ikasleak Mari Jose Zubiaurrerekin.

LH4ko ikasleok · Gure herria: Elgoibar " proiektua landu dugu.

 Gauza mordoa ikasi dugu eta baita herriko mahai jolas bat sortu ere.

Gaurkoan gainera Marijose Zubiaurre elgoibartarra gure artean izateko aukera paregabea izan dugu. Herriko Musika Eskolaren zuzendaria izandakoa urte askoan;
zenbat gauza irakatsi dizkigun bertako historiari buruzkoak!

Gustura aritu gara!

Eta bide batez jolastera animatzen zaituztegu!!
Hemen dituzue gure jolaserako sortu ditugun galdera batzuk:

- Noiz sortu zen Elgoibar?

- Zein da Elgoibarko mendirik altuena?

- Zein izenez ezagutzen da Elgoibar?

- Zein izan zen herriko lehenengo alkatea?

- Noiz dira Altzola auzoko jaiak?

- Zein izan zen elgoibarreko lehenengo kirolari ospetsuena?

- Zein da elgoibarreko zaindaria?


2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

"MUNDUKO ANIMALIAK" LIBURUAREN AURKEZPENA

"MUNDUKO ANIMALIAK" LIBURUAREN AURKEZPENA


Munduko animalia desberdinez osatutako liburu bat egin dugu LH2D gelakoak. Liburua egin ondoren Haur Hezkuntzako ikasleei eta LH2. mailako beste taldeei liburuaren aurkezpentxo bat egin diegu. Jarraian, aurkezpenaren bideoa uzten dizuegu!

Elgoibarko Herri Eskola

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

ANIMALIEN IBILKERA lantzen LH-2Dn


ANIMALIEN IBILKERA lantzen.

LH 2D gelakoak animalien inguruko proiektua  egin dugu hiruhilabete honetan.Animalien ingurko liburu bat egiteaz gain "Animalien ibilkera" abestiaren antzezpen polit bat egin dugu..Hemen uzten dizuet abestiaren bideoa. Artista ederrak ditugu gelan!!!

Elgoibarko Herri Eskola