2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

MUSIKA 3. maila

Kaixo kuadrilla!
Zemoduz joan dira Aste Santuko oporrak??
Espero denok primeran egotea eta gelditzen den denboran
musika lantzeko gogoz egotea!

Uste dut zuentzako errazagoa dela materiala mailaka sailkatzen badut,
dena batera eta txukun ordenatuta izateko.
Dakizuenez, astean behin igotzen dut materiala, beraz,
astero jarduera berriak izango dituzue.

8. saioa

Kaixo danoi!
Bueno, hemen lagatzen dizuet
Zaldi Txikia kantua txirulaz!
Animoo,
ya gutxi gelditzen zaigula oporrak hartzeko! :)


7. saioa

Kaixo Kuadrila!
Esan bezela, hemen lagatzen dizkizuet
bi bideo beheko MI txirularekin nola landu azalduz,
eta abestia txirularekin joz.
Dudarik baduzue,
lasai idatzi gustu handiz lagunduko zaituztedala :)







6. saioa

Kaixo!
Zer moduz zabiltzate??
Bueno, ba aste honetan bai dantza super errez bat lagatzen dizuet
etxean dantzatzeko.
Aspaldiko abesti bat da, oso martxosoa!



5. saioa

Kaixo danoi!
Bueno, ba aste honetarako
Txikia kantua errepasatzea proposatzen dizuet,
bi zatitan igo dizuet osoa ezin dudalako segido igo,
baina bueno,
ia animatzen zareten nirekin abestera!
Ondo izan kuadrila! :)







4. saioa

Aste honetan pare bat ariketa proposatzen dizkizuet.
Alde batetik, letra zopa musikal hau uste dizuet,
ea musikaren zerikusia duten zenbat hitz aukertzen dituzuen!
Impresorarik izan ez gero,
ordenagailuan edo papel batean kopiatuta egin dezakezue.
(si no tenéis impresora, podéis copiar en un papel).



Horrez gain, abesti berri bat proposatzen dizuet,
Mikelatxo.
Nola landu abestia etxean??
1. Partitura aztertu (konpasa, figurak, erritmoa...)
2. Erritmoa irakurri (ta, titi...)
3. Notak aztertu eta notak irakurri
4. Beharrezkoa bada notak idatzi
5. Letra irakurri eta abestu
6. Txirula jo

Badakit batzuk, txirula eskolan izango duzuela,
1,2,3,4 eta 5 pausoak egin ahal dituzue.
Bestalde, batzuk animatu zarete bideoan zuen abestiak
niri bidaltzean, animatzen zarete "Ziru-Ziru" edo "Binbili Bonbolo"
abestiak mugikorrarekin grabatzen eta niri bidaltzen??
Edo nahi izanez gero, abesti berri hau.
Erritmoa lantzen, kantua abesten, notak abesten edo txirula jotzen izan daiteke.

Beti bezela, nire emaila usten dizuet nahi duzuenerako:

ainize.f@elgoibarhe.net




1.go saioa


Badakit batzuk ez duzuela txirula etxean izango, 
baina txirula etxean izanez gero,
 kurtsoan landutako abestiak jo ditzazkezuez etxean.
3. mailakoek Ziru-Ziru partitura daukazue errepasatzeko 
(eta aurreko kantu guztiak)
eta 4. mailakoek Mundu Berria

(eta aurreko guztiak ere).


2. saioa

Batzuk Ziru-Ziru kantua ikasita daukazue,
beraz, partitura berri bat proposatzen dizuet nahi duenak ikasteko.

Binbili Bonbolo
1. Partitura aztertu
2. Erritmoa irakurri (beltzak ta, kortxeak titi, txuriak taa, isiltasuna ssh).
3. Notak irakurri (sol, la, si, do, re).
4. Letra abestu
5. Txirularekin jo
Familia batzuk animatu zarete kantuak bidaltzera,
poz-pozik jaso eta jasoko ditut 
eta edozein duda badaukazue,
lasai idatzi!




3. saioa


Txikia nintzenean, 
marrazki bizidun hauek asko
gustatzen zitzaizkidan, 
La Banda de Mozart.
Agian gurasoren batek ezagutzen ditu.
Kapitulo bakoitza abentura musikal ezberdin bat da.
Obra musikal klasiko bat erabiltzen dute 
abentura bat kontatzeko.
Nahiz eta erderaz egon,
ia gustatzen zaizkizuen.
(kapitulo gehiago ikusteko youtuben 
La Banda de Mozart jarri).
Hemen lehenengo 4 kapituluak usten dizkizuet:





Hementxe, noten izenak errepasatzeko jolasa:




Txaranga bat sortzeko jolasa:



Entzumena lantzeko jolasak:



Horrez gain badakizue,
Euskal Musika entzun,
Goazen ikusi, Just Dance-ra jolastu...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina