2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

LH-5A Etxean lan egiteko hezkuntza jarduerak

Kaixo ikasle agurgarriak:
Hurrengo 15 egunetan eskolara etortzerik ez duzuenez, irakasleok etxean hezkuntz jarduerak burutu ditzazuen prestatzen ari gara. Adi egon!



Egun on!

Zelan doa etxean egote hori? dagoeneko aspertuta egongo zarete, denoi kostatzen zaigu irten gabe egotea, baina ez dugu beste erremediorik. 
Egin al dituzue azken egunean emandako etxeko lanak? Seguru nago horretan ibiliko zaretela.
Kontua da, egun asko izango direla eskolara etorri gabe eta horregatik lan plana egin behar dugula. 

Nik egunero egiteko lana bidaliko dizuet korreo bidez, oso garrantzitsua da zuek  egunero etxetik lana egitea. Lan hoiek askotan kuadernoan kopiatu eta egitekoak izango dira. Bukatzen dituzuenean argazkiak atera kuadernoei eta bidali niri korreoz zuzenketak egiteko.Etxekoei eskatu laguntza argazkiak bidaltzeko

EGUNERO egingo dituzue: 
  1. irakurgai bat eta ulermen galderak,
  2. ortografia edo gramatikako jarduerak,
  3. matematikako jarduerak eta buruketak
  4. tarteka ingeleseko eta gorputz hezkuntzako lanak ere izango dira.

Zuen korreoetan aurkituko dituzue dokumentu guztiak, animo eta ekin ba lanari!!

Arrate




































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina